XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta krixkitin kraxkitin arroxa krabelin.

Bañan noan! Etxean zai dauzkat-eta. Astelen arte! (abituaz).

Lutxi - Zoaz bada ondo. Etorri arte (atera lagunduaz).

Erroxali - Ortan gelditzen gera, beraz. Ariyo!

Lutxi - Agur t'erdi poxpolin (Erroxali bijoa).

II - AGERRALDI. LUTXI ETA ANDRE DOMINI bere Ama

A. Domini - Beñere ez zijoala uste nuen.

Lutxi - Ezin bidaliko nuen kalera.

A. Domini - Zer bear zuen orrenbeste algaraz?
Lutxi - Emen utzi didan soñeko au antolatzea.

A. Domini - Ez zenion artuko?
Lutxi - Erreza zegon ukatzea. Nori eta Erroxaliri! Erriko jaien ondoren zerbait egingo diot. Bestela ez bait-nau pakean utziko.

A. Domini - Bañan, Lutxi! Nundik atera bear dezu astia? Ea berriz ere gaixotzen zeran. Ez du balio lanean lertzeak.

Lutxi - Egia, ama; beti gauza batzuek josten aspertu naiz. Orrela ez degu irabazten, ez ikasten, ez. Zerbait geiago nai litzake. Erroxali'ren soñekoa bestelakoa da. (Amari erakutsiaz) Modista aundiak nola lan egiten duten ikasteko gogotan nago. Ez naiz beti emen sarturik egongo. Ikasi nai det, irabazi, aurrera atera...

A. Domini - Ez zaudete ni bezela oituta. Josten asi nintzanean, soñeko guziaren itxura ta jostea, botoi ta guzi, zortzi peseta ala amar geienaz kentzen genuen.

Lutxi - Orrek ez du ezer esan nai, amatxo. Amonaren denboran berriz errealka kontatzen omen-zuten. Zuenean pesetaka; gaur duroka eta laister millaka.

A. Domini - Gero ere jostunak ez dira aberastuko. Lan asko zorretan uzten bait-dute.... Ez derizkiot gaizki, ikastea, kanpora ateriaz. Nere ondoan nai ziñuzket beti; baiñan ez det alaben etorkizuna galerazi nai. Nork zaitue bada amak aiña maite?... (malkoa dariola).